Hausnarketa finala
Kaixo! Gaurkoa blog honetako azken sarrera izango da.
Esan beharra dago blog honetako sarrera guztiak aberasgarriak izan direla bai moduloko lanerako bai profesional eta pertsonal moduan ere. Lan modular hauetan zenbiat ikasgaiek parte hartu dute eta hauek aniztasuna modu askotan landu dute, tailer, hitzaldi, esperientzia….bidez. Hau guztia Ostadar taldearen esker aurrera eraman dugu.
Esan beharra dago blog honetako sarrera guztiak aberasgarriak izan direla bai moduloko lanerako bai profesional eta pertsonal moduan ere. Lan modular hauetan zenbiat ikasgaiek parte hartu dute eta hauek aniztasuna modu askotan landu dute, tailer, hitzaldi, esperientzia….bidez. Hau guztia Ostadar taldearen esker aurrera eraman dugu.
Honakoak dira ikasgaiak:
Moduloko lanaren aurkezpena: https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/01/aurkezpena-moduloko-lana.html
- Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezagutza: Pello Urkidi Elorrieta
- Eskola Inklusiboaren oinarriak: Esti Amenabarro
- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) : Iker Gomez de Segura
- Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak testuinguru eleanitzetan: Izaro Arroitia
Moduloko lanean, esan bezala, esperientzia ezberdinen bitartez, aniztasunari buruzko daukagun kontzeptua identifikatu, ikuspegi kritikoarekin aztertu, taldean sakondu eta eztabaidatu, eraldatu eta horrelakoak egingo ditugu. Hau guztia narratiba digital batean elkartuko dugu, gero taldekide guztiekin partekatzeko
Hasieran blog hau egiteko oso desmotibatuta nengoen, batzuetan galduta nengoen irakasleak ez zekitelako igo behar zen edo ez , zer hizkuntzatan...baina orain eginiko lan guztia ikusi ondoren pozik nago. Nire taldeari esker, Ostadar taldea, lanak aurrera oso ondo bideratu ditugu, irakasleei galdetuz bai eta haien jarraibideei kasu eginez. Lanak nahiko kontrolatu ditugu denon parte hartzea sustatuz eta lanen entrega datak zehaztuz.
Lehen esan bezala moduko lanen sarrerak blog honetan daude eta gehienbat gure lana aberasteko hitzaldiak eduki ditugu, aniztasunari buruz, hori baitzen moduloko lanaren gaia. Hitzaldi eta trailer desberdinak izan ditugu bai unibertsitatean barruan bai kanpoan. Batzuk besteak baino aberasgarriagoak.
Hau burutzen hasteko Tabaleran 2 erakusketa izan genituen, nire iritziz Lan da lan erakusketa oso zaila izan zen bai esan nahi zuena ulertzeko bai monitoreari jarraitzeko, aldiz L'intruse erakusketa asko gustatu zitzaidan hurbilagoa sentitzen nuelako, esan nahi zuena ondo adierazi zuelako besteen paperean jartzerako orduan.
Hona hemen eginiko sarrera: https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/01/tabakalera-moduloko-lana-29012019.html
Bi egunetan klase orduak eten eta egun batean hitzaldiak izan genituen esaterako, Unrwa, Artea...eskutik hitzaldiak eduki genituen. Unrwa elkarteari esker gaur egun bizi den errealitatea plazaratu ziguten. Palestinako inmigranteen egoera eta bizimodua ezagutu ondoren asko enpatizatu genuela uste dut.
Beste egunean 3 tailer ezberdin izan genituen, ipuin, komiki eta antzerki tailerrak. Hauetatik bakarra aukeratu behar genuen, nik ipuin tailerra aukeratu nuen baina oso desberdina izan zen nik pentsatuta neukana eta egin genuenaren artean. Tailerretik oso desmotibatuta atera nintzen, alde batetik ipuin kontalaria oso denbora gutxi zeukanez azkar joan zen eta bestetik, ez genuelako ipuin bakar bat ikusi ezta kontatu edo nola kontatzen zen ikusi. Tailer horretako ikaskideekin hitz egin eta gero, denek ideia berdinarekin izena eman genuen, hau da, ipuinak kontatzeko estrategiak ematea eta hauek nola kontatzen ziren ikastea, baina hori ez zen horrela izan.
Hona hemen tailer eta hitzaldien talde haurnarketa: https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/02/tailerrei-buruzko-hausnarketa-05022019.html
Calcuta ondoan-eko bisita ere eduki genuen, bertan denok asko kontzientziatu gintuztela uste dut. Bideo eta jarduera desberdinen ondorioz gaur egun gizartea nola dagoen erakutsi ziguten.
Calcuta ondoan tailerra egin eta gero egindako haurnarketa: https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/03/kalkuta-ondoan-22022019.html

Niri Memoria plazako hitzaldi/bideoa asko gustatu zitzaidan. Hau egiteko denbora gutxi eduki genuela uste dut. Gai hauek ongi landu behar dira eta denbora gehiago eskaini behar zaizkie. Bideoa oso polita da nahiz eta tristea izan, errealitatea izan eta den modukoa erakutsi ziguten bai eta hauek nola sentitzen ziren entzutea oso aberasgarria izan zen. Esan bezala denbora gehiago eskainiko nioke.
Memoria plazako haurnarketa : https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/03/26032019-memoria-plaza.html
Eduki genuen azken hitzaldia, Naizen elkartearen eskutik izan genuen. Hitzaldia bi zatitan banatu zuten, lehenengoa teoria modukoa izan zen eta bigarrena aldiz, unibertsitatean ikasten duen mutil transexual baten esperientzia entzun genuen.
Lehen zatia pixkat astuna egin zitzaidan, hizlaria asko hitz egiten zuen eta askotan beste gauza batzuetara jotzen zuen, baina, berak bizitutako istorioa kontatzerakoan interesa berriro piztu eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Bigarren zatia aldiz hasieratik bukaerara arte oso interesgarri eta aberasgarria iruditu zitzaidan, berak bizi izan eta bizitzen ari dena kontatu zigulako, eta hori hainbeste pertsonen aurrean azaltzea eskertzeko da, nik asko enpatizatu nuen. Hitzaldiari amaiera emateko irakurri zigun eskutzitzarekin hitzik gabe utzi nindun.
Naizen-en hausnarketa: https://haurhezkuntzanerabiltzekoiktak.blogspot.com/2019/04/12042019-hitzaldi-naizen.html
Haurnarketa honi amaier emateko zenbait galderei erantzutea ondo dagoela uste dut, moduloa hasi aurretik eta orain amaierara arte nire ideia eta pentsamenduak aldatu direla uste dut.
- Aniztasuna, zer ikasi duzu aniztasunaren inguruan? Aurre ideiak aldatu dira? Teoria, tailerrak... eta gero?
Aniztasunarein inguruan aniztasun anitzak daudela ikusi dut eta guztietatik asko ikasi dut, narratiba digitala sortzerako orduan. Aniztasun kopuru handietaz informatu ginelako. Ideiak ez dira aldatu, aldatu dudana nire ustez enpatia izan da. Lan honen ondorioz pertsona hauei gehiago gerturatu naizela uste dut eta haiek entzun eta gero askoz gehiago enpatizatu dut.
- Zein da gehien eragin digun esperientzia edo hitzaldia? zer sentimendu, zerrekin lotu dut?
Naizenen hitzaldia, mutil transexualaren esperientzia da gehien eragin izan duena niregan. Berak hainbeste gauza bizitu ondoren aurrera nola atera den ikusi eta gero oso arro egon behar du.
- Zerbait ikasi det, ikasgai desberdinetatik eta tailer, hitzaldi... etatik?
Ikasgai eta tailer guztietatik zerbait ikasi dut eta lehen aipatu bezala oso aberasgarria izan da bai alde profesional bat alde pertsonalerako.
Comentarios
Publicar un comentario