Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como MODULOKO LANA

12/04/2019. HITZALDI NAIZEN.

Imagen
NAIZEN HITZALDIA Apirilaren 12an Naizen elkarteko hitzaldia jaso genuen. Naizen elkartea Adingabe Transexualen Familien Elkartea da, eta transexualitateari buruzko hitzaldiak ematen dituzte leku ezberdinetan. Hitzaldi hau 2 lagunek aurkeztu ziguten bi zatitan banatuz. Alde batetik, teoria eta haur transexual baten gurasoen esperientzia; eta bestetik, unibertsitateko mutil baten kasu erreal bat ezagutu genuen. Hitzaldiari hasiera emateko elkartearen zuzendariak, Aingeru Mayorrek, Naizen elkartearen sorrera azaldu zigun eta bertako partaide, guraso, haur, familien… zenbait esperientzia kontatu zizkigun. Bertan ikusi genuen moduan, oso prozesu luzea eta gogorra da haur transexualarentzat eta haien familientzat. Hau da, haur askok txikitatik dakite nolakoak diren, baina gurasoek, aldiz, zailtasunak dituzte edo ez dute hau ikusi nahi, beldurrez. Beldur handiena haien seme-alabei kalera ateratzerakoan zer gertatuko zaien, eskolan baztertuko duten, zer komentario jasan izan behar...

26/03/2019 . MEMORIA PLAZA

Imagen
MEMORIA PLAZA HITZALDIA Martxoaren 26an Memoria Plazaren hitzaldia izan genuen. Hitzaldi hau ordubetekoa izan zen, eta bertan terrorismoa eta polizien indarkeriaz hitz egin genuen. Gai hauen bi ikuspegiak ikusteko aukera izan genuen, baita eraildako biktimen familiekin elkartasuna sentitzeko ere. Hasteko, terrorismoari buruz genituen ezagutzak galdetu zizkiguten, eta ea zein talde ezagutzen genituen (ETA, GAL…). Gero gaiari buruzko pelikulak aipatu genituen, eta pelikula hauetako batzuk gomendatu zizkiguten. Jarraian, tailerretan, biktimen lekukotzak jasotzen dituzten grabazioak ikusi genituen, lehen pertsonan bizi ez arren euren esperientzia partekatzen duten herritar eta gazteen bizipenak ageri zirenak. Lehenengo dokumentalean, terrorismoak eragindako biktimen familia eta azagunen hitzak entzun genituen, haiekin enpatizatuz. Bigarren dokumentalean, berriz, muntai polizialek eraildako biktimen familien eta ezagunen hitzak entzun genituen. Ikusi genuenaren arabera...

KALKUTA ONDOAN 22/02/2019

Imagen
Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz. Kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du. Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa dituzten eta beraiekin bat datozen BALORE bartzuk hauek dira: → Solidaritatea → Gardentasuna → Koherentzia → Genero-ekitatea → Lankidetza → Partaidetza → Gertutasuna Calcuta Ondoanekoak Otsailaren 22an etorri ziren hitzaldi bat ematera. Egoera praktiko batzuekin hasi ginenez, pertsona bakoitzak bere ideiak, gustuak... dituela ikusi genuen, aniztasunarekin bat datozenak. Egin genituen jarduerak gure bizitza pertsonal eta profesionalean praktikan jar ...

MODULOKO LANA 01/03-2019

Imagen
HITZALDI PAUSOKA Martxoaren 1ean Pausoka elkarteko elkarrizketa izan genuen, Maitederri esker. Gure iritziz, hitzaldi hau ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den ikusi eta bertatik ikasteko. Hitzaldia hain gertukoa izan zenez, oso interesgarria eta pertsonala izan zen. Hona hemen Pausokaren web gunea : http://www.pausokaelkartea.org/eu/ Pausoka elkartea Hernanin kokatzea da. Diru etekinik gabeko elkartea da eta 2012an sortu zen haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortzeko helburuarekin. Haien lana egiteko ezinbestekoa da diru-laguntzak jasotzea eta guztion elkarlana sustatzea. Pausoka zenbait espezialistek osatzen duten erreabilitazio zentroa da (logopeda, fisioterapeuta...). Hauek guztiek umearen bizi kalitatea hobetzen dute, baita haien familiena ere. Hona hemen Pausoka elkarteko Blog interesgarria: http://www.pausokaelkartea.org/eu/blog/ Hona hemen hitzaldia hitz egindako zenbait gauza: - Hezkuntza premia bereziak dituen umeentzat bideratutakoa da Pauso...

BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA 28/02/2019

Kaixo! Zenbait klaseetan lan hau egiteko denbora utzi digu Peiok. Eta hau da bideo eta argazkietatik ateratako talde hausnarketa. 0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA? Ni Cristina Tejedor Ramos naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Neska alaia, gaztea (22 urte), lagun talde ezberdina dituena adin desberdinekin, lagunekin egotea eta haie laguntzea gustuko duena, langilea beti ikasteko eta hobetzeko pres), haurrekin egotea gustuko duena... Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak. DESBERDINTASUNAK AMANKOMUNAK Lagun talde. Genero ezberdinak. Adina. Ama hizkuntza. Zaletasunak. Lana. Izaera. Familia ereduak. Fisikoa, ilea, begiak, janzkera... Gazteak. Alaiak. Lagunekin ateratzea. Laguntzeko prest. Langilea. Haurrekin egotea atsegin. Bidaiatzea. Ikasketak. 1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK...

IPUINEN HAUSNARKETA 12/02/2019

Imagen
Didaktika irakasgaian zenbait liburu irakurri ditugu eta bertatik 3 hauek izan dira interesgarri eta politenak guretzako, bertatik haurnarketa haau egin dugu. Aniztasunaren inguruko 10 ipuin irakurri eta entzun ondoren, gauza asko ikasi ditugu. Guzti horietatik bat aukeratu dugu; animalien bitartez aniztasuna landu daitekeela. Aniztasun hau, irakurritako hiru liburuetan ikusi dugu. Nik ere nahiko nuke mango bat: Ipuin honetan zenbait protagonista azaltzen dira. Alde batetik, Teandra eta Luishino, eta bestetik, 10 oilo. Oilo guztiak, hamargarrena izan ezik,  arrautzak jartzen hasi dira. Teandra, larrituta, hamargarren oilo horri laguntza emateko prest dago eta bere senarrak hainbeste maite dituen mango bat eman dio oiloari. Horren aurrean, beste oiloek inbidia diote zuhaitz polit bat sortu duelako, eta haiek ere beste mango bat eskatzen dute. Ipuin honek aniztasuna lantzen duela ikusi dugu, berak bakarrik, bikotekiderik gabe, mango horretatik zuhaitz handi bat lortu du...