26/03/2019 . MEMORIA PLAZA

MEMORIA PLAZA HITZALDIA
Ver las imágenes de origen
Martxoaren 26an Memoria Plazaren hitzaldia izan genuen. Hitzaldi hau ordubetekoa izan zen, eta bertan terrorismoa eta polizien indarkeriaz hitz egin genuen. Gai hauen bi ikuspegiak ikusteko aukera izan genuen, baita eraildako biktimen familiekin elkartasuna sentitzeko ere.

Hasteko, terrorismoari buruz genituen ezagutzak galdetu zizkiguten, eta ea zein talde ezagutzen genituen (ETA, GAL…). Gero gaiari buruzko pelikulak aipatu genituen, eta pelikula hauetako batzuk gomendatu zizkiguten.

Jarraian, tailerretan, biktimen lekukotzak jasotzen dituzten grabazioak ikusi genituen,
lehen pertsonan bizi ez arren euren esperientzia partekatzen duten herritar eta gazteen bizipenak ageri zirenak. Lehenengo dokumentalean, terrorismoak eragindako biktimen familia eta azagunen hitzak entzun genituen, haiekin enpatizatuz. Bigarren dokumentalean, berriz, muntai polizialek eraildako biktimen familien eta ezagunen hitzak entzun genituen.

Ikusi genuenaren arabera, bi kasuetan ondorio bera atera zuten. Ondorio hori gorrotoak laguntzen ez duela eta ahaztu gabe aurrera egin behar dela izan zen. Haien altueran jarriz eta jarrera berdina erakutsiz ez genukeen ezer lortuko, eta gorrotoarekin bizi ezin gaitezkela ohartu ginen. Gure iritziz, ondorio hau oso baliagarria eta zentzuduna da.

Azkenik, irakasleak gogoeta bat planteatu zigun. Beraz, gutako bakoitzak post-it bat hartu eta hitzaldiari buruzko gure ondorio edo hausnarketa pertsonala idatzi genuen, hausnarketa guzti horiek mural batean itsatsiz. Hauek izan ziren gure post-itetan idatzitako ideiak:

  • Gorrotoarekin ezin da bizi. Babesa eman behar zaio behar duten pertsonei.
  • Denon arteko bidea eginez bizitza galdu zuten pertsonen memoria biziko da.
  • Ahaztu gabe aurrera egin, gorrotoak ez digu laguntzen.
  • “La sangre no pide sangre”. No te vengues. Para estar en paz hay que perdonar pero no olvidar.
  • Ezin dugu gure historia ahaztu. Gure iragana ezagutu behar dugu eta horretatik ikasi akats berdinetan ez erortzeko.




Comentarios

Entradas populares de este blog

IPUINEN HAUSNARKETA 12/02/2019

BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA 28/02/2019