BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
Eskola inklusiboan, Buda explotó por vergüenza filma ikusteko eskatu ziguten, honako lan hau hiru gelakideen artean egindakoa da, Maria Vidal, Oihan Peris eta ni, Cristina Tejedor. Film hau, kritika sozial bat da. Hemen, Bagtayek, 6 urteko neskatxa bat, eskolara joateko sufritu behar duena azaltzen da. Bagtayei, bere bizilagunak zenbait istorio kontzatzen dizkio eta eskolara joateko gogo pizten zaio, bere bizilagunak bezala eskolara joan nahi du. Horretarako, zailtasun asko pasa ondoren, koaderno bat erosi eta bere amaren ezpainetako margoa, arkatza bezala hartuta, eskolarako bidea hartzen du bere bizilagunarekin. Eskolara iristerakoan, irakasleak ez dio eskolan gelditzen uzten eskola hori mutilentzako eskola delako. Irakasleak, nesken eskolara joan behar duela esaten dio eta Bagtayek triste, nesken eskolara abiatzen da. Bidetik, gerretara jolasten ari diren mutilekin topo egiten du. Hauek, koadernoa puskatzen diote eta orriekin hegazkinak egiten dituzte, bitartean bera zirikatu ...