TABAKALERA (MODULOKO LANA) 29/01/2019

Kaixo!

Gaur Donostiako Tabakalerara joan gara bi erakusketa ikustera.

Alde batetik L' intrus:

      L'intrus erakusketak arrotzaren edo ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaula den aztertzen du. Ezezaguna "komunitateak" argiki ikusterik ez duen norbait da. Ezezaguna da, bere presentzia hutsarekin, ezezaguna den lekuaren uste naturalak desafiatzen dituena.






  https://vimeo.com/302811542

Erakusketaren argitalpena:

  https://issuu.com/tabakalera/docs/orriak_11_baja?e=26672628/65788135


Bestetik Lan da Lan. A documentation of Darcy Lange:

     Obra zorrotza da, iraupen, luzaera eta austeritate formalagatik. Bere lanaren potentzia garaiezinetako bat irudiaren ekonomiari egiten dion erresistentzia hori da hain zuzen ere. Lanaren ezaugarri nagusietako bat muntai-lineari eta esperientzia produktu komunikagrri batera murrizten duen iruduaren ekonomiari aurre egitea da. Obra sentsual bat da, non gorputzaren eta teknikaren arteko harremana simetrikoki esploratzen den kameraren bi alboetan. 





Erakusketaren argitalpena:

https://issuu.com/tabakalera/docs/orriak_12?e=26672628/67279212

Orain agertzen diren galderak lehendabizi banaka erantzun ditugu, gero taldeetan elkartu gara gure iritziak batzeko eta azkenik beste talde batearekin partekatu ditugu. Ostadar taldeak honako erantzunak eman ditu galdera hauei buruz:

Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?


Aniztasunari dagokionez, aniztasun mota asko daudela ikasi dugu. Denok gara desberdinak lan, gizarte eta kultura mailan, eta baita maila pertsonalago batean ere.


L’intrus erakusketaren zati bat blokezko harri handi bat zen. Harri hori ukitzean, bihotz taupadak nabaritzen ziren. Artelan hau ikusi ondoren, aniztasuna eta guztion ongizatea gertatzeko harri sinboliko hori hautsi eta hortik atera behar garela hausnartu dugu. Hots, aniztasuna lortzeko gutako bakoitza aske izan behar dela eta ez dugula askatasun horrekiko beldurrik izan behar.


Zein izan da gehien eragin didan/digun esperientzia edo jarduera?


Bi esperientzia eta jarduerek izan dute eragin gehiena guregan. Alde batetik, L’intrus erakusketara sartu aurretik egindako jarduerak, gelakide bakoitzak post-it batean arrotz sentitu den momentu bat idatzi behar zuena. Ondoren, erakusketa azaltzen zuen emakumeak denok borobilean jartzeko eskatu zigun eta bertan jartzen zuenarekin bat egiten bagenuen pauso bat atzera egiteko. Jarduera honekin, denok ezberdinak izan arren, sentimendu berdintsuak bizi izan ditugula ohartu gara; gehienbat arrotz sentitu garen egoera ezberdinetan.


Bestetik, erakusketaren barruan zegoen tunel ilunak ere eragin handia izan du guregan. Tunel horretan lurrean botata zeuden emakumeak agertzen ziren. Horrek gaur egungo egoerarekin bat egiten duela uste dugu, kalera ateratzen garen  bakoitzean ez dakigulako tunel horretatik aterako garen edo ez, eta ateratzekotan nola aterako garen. Artelan honek, argazki gutxirekin eta argiarekin jolastuz, bakardadea, beldurra eta ezinegona sentiarazi zigun.


Zer sentimendu izan ditut? Zerekin lotzen ditut?


Orokorrean, post-iten jarduerarekin enpatia landu genuen. Lehen esan bezala, beste pertsonen paperean jarri ginen eta pertsona horien egoera arrotzak ezagutu genituen, betiere erantzun guztiak errespetatuz. Beraz, enpatiaz gain, errespetua ere landu genuen, norberak bizitako momentu arrotzak elkarbanatzeko beldurrik izan ez dezan.  


Tunelaren barruan zegoen artelanarekin, berriz, lehenago esan bezala, gaur egungo gizarteak jasaten duen beldurra, bakardadea eta arroztasuna sentitu genituen. Sentimendu hauek emakume guztiok jasaten ditugun beldurrei egiten die erreferentzia, gauetan batez ere. Gainera, tunel honetako argazki guztiak hirietako periferietan, leku bakartietan eta gauez dira, emakume eraila bakarrik agertzen delarik, gizonaren presentziarik gabe.

Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu zer prozesu izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?


Gure ustez, aniztasuna bezalako lan bat hain modu bisualean ikustea oso esperientzia aberasgarria izan da, aniztasunaren kontzeptua deskribatzea zaila dela kontuan hartuta. Gainera, ia zentzumen guztiekin sentitu ahal izan dugu aniztasuna.


Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Zein testuingurutan?


Bai, taldekideengandik gure artean enpatia eta elkarlan gehiago dagoela ikusi dugu. Denok ezberdinak izan arren, egoera batzuen aurrean berdin edo modu antzekoan pentsatzen dugula eta sentimendu berdinak konpartitu izan ditugula gure bizitzan zehar. Horrez gain, gure taldekideen hausnarketei esker, gutako bakoitzak lehenago pentsatu ez genituen edo ulertzen ez genituen gauzak ikusi eta hausnartu ditugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

IPUINEN HAUSNARKETA 12/02/2019

BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA 28/02/2019