26/03/2019 . MEMORIA PLAZA
MEMORIA PLAZA HITZALDIA Martxoaren 26an Memoria Plazaren hitzaldia izan genuen. Hitzaldi hau ordubetekoa izan zen, eta bertan terrorismoa eta polizien indarkeriaz hitz egin genuen. Gai hauen bi ikuspegiak ikusteko aukera izan genuen, baita eraildako biktimen familiekin elkartasuna sentitzeko ere. Hasteko, terrorismoari buruz genituen ezagutzak galdetu zizkiguten, eta ea zein talde ezagutzen genituen (ETA, GAL…). Gero gaiari buruzko pelikulak aipatu genituen, eta pelikula hauetako batzuk gomendatu zizkiguten. Jarraian, tailerretan, biktimen lekukotzak jasotzen dituzten grabazioak ikusi genituen, lehen pertsonan bizi ez arren euren esperientzia partekatzen duten herritar eta gazteen bizipenak ageri zirenak. Lehenengo dokumentalean, terrorismoak eragindako biktimen familia eta azagunen hitzak entzun genituen, haiekin enpatizatuz. Bigarren dokumentalean, berriz, muntai polizialek eraildako biktimen familien eta ezagunen hitzak entzun genituen. Ikusi genuenaren arabera...