Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA 28/02/2019

Kaixo! Zenbait klaseetan lan hau egiteko denbora utzi digu Peiok. Eta hau da bideo eta argazkietatik ateratako talde hausnarketa. 0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA? Ni Cristina Tejedor Ramos naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Neska alaia, gaztea (22 urte), lagun talde ezberdina dituena adin desberdinekin, lagunekin egotea eta haie laguntzea gustuko duena, langilea beti ikasteko eta hobetzeko pres), haurrekin egotea gustuko duena... Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak. DESBERDINTASUNAK AMANKOMUNAK Lagun talde. Genero ezberdinak. Adina. Ama hizkuntza. Zaletasunak. Lana. Izaera. Familia ereduak. Fisikoa, ilea, begiak, janzkera... Gazteak. Alaiak. Lagunekin ateratzea. Laguntzeko prest. Langilea. Haurrekin egotea atsegin. Bidaiatzea. Ikasketak. 1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK...

IPUINEN HAUSNARKETA 12/02/2019

Imagen
Didaktika irakasgaian zenbait liburu irakurri ditugu eta bertatik 3 hauek izan dira interesgarri eta politenak guretzako, bertatik haurnarketa haau egin dugu. Aniztasunaren inguruko 10 ipuin irakurri eta entzun ondoren, gauza asko ikasi ditugu. Guzti horietatik bat aukeratu dugu; animalien bitartez aniztasuna landu daitekeela. Aniztasun hau, irakurritako hiru liburuetan ikusi dugu. Nik ere nahiko nuke mango bat: Ipuin honetan zenbait protagonista azaltzen dira. Alde batetik, Teandra eta Luishino, eta bestetik, 10 oilo. Oilo guztiak, hamargarrena izan ezik,  arrautzak jartzen hasi dira. Teandra, larrituta, hamargarren oilo horri laguntza emateko prest dago eta bere senarrak hainbeste maite dituen mango bat eman dio oiloari. Horren aurrean, beste oiloek inbidia diote zuhaitz polit bat sortu duelako, eta haiek ere beste mango bat eskatzen dute. Ipuin honek aniztasuna lantzen duela ikusi dugu, berak bakarrik, bikotekiderik gabe, mango horretatik zuhaitz handi bat lortu du...

TAILERREI BURUZKO HAUSNARKETA 05/02/2019-06/02/2019

Imagen
Duela aste batzuk hitzaldi bat eta 3 tailer egin genituen. Lehenengo egunean hitzaldia izan genuen, eta bigarrenean, berriz, zeuden 3 tailerretatik bat aukeratu behar izan genuen, eta bertan parte hartu. UNRWA HITZALDIAREN INGURUKO HAUSNARKETA 1. hitzaldia: UNRWA Euskadi (Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia). Helburua Palestinako immigranteen egoera eta bizimodua (batez ere emakumeena) ezagutzea da. Hasieran 700.000 pertsonei laguntzeko sortu zen, baina gaur egun 5 milioi pertsonei laguntzen zaie. 2 arlotan egiten dute lan eta 3 helburu dituzte. - Gizarte eraldaketako hezkuntza : planetako justizia eza eta parekidetasun eza abiapuntu hartuta pertsona kritikoak sortzeko heziketa eredua da. Baloreak lantzen dira → solidaritatea. Aldaketak nahi baditugu, denok izan behar gara gizartea aldatzeko ereduen parte. - Hezkuntza eredu honen helburua : pertsona kritikoak, gizarte aktiboak, solidarioak eta justuak sortzea. Desberdintasu...